2016(e)ko azaroaren 27(a), igandea

Elikadura osasuntsua

Elikadura osasuntsua, pertsona bakoitzak bizitza osasuntsu bat mantendu ahal izateko behar dituen nutriente esentzial eta energia eskeintzen dituen elikadura da. Honako hauek dira nutriente esentzialak: Proteinak, karbohidratoak, lipidoak, bitaminak, mineralak eta ura. 

Elikadura piramidea kontuan izatea ondo datorkigu zenbat aldiz jan behar dugun gauza bakoitza jakiteko.


Hona hemen elikadura osasuntsu baten oinarriak:

-OREKATUA.
Nutrienteei dagokionez, guztien artean oreka bat egon behar du (ez batetik gehiegi eta bestetik gutxiegi). 

-ANITZA.
Komenigarria da denetarik jatea, nutriente ezberdinen ekarpena bermatzeko.

-NAHIKOA.
Elikagaien ekarpen minimo bat sustatu behar dugu bizi ahal izateko.

-PERTSONA BAKOITZARENTZAT EGOKIA.
Pertsona bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituela kontuan izan behar dugu, beraz, pertsona bakoitzaren elikadura norberari moldatua egon behar da. 

-4-5 OTORDUTAN BANATUA.
Garrantzitsua da gure egun osoko otorduen banaketa. Hau ongi eginez gero, nutrienteen ekarpena bermatuko dugu, eta honez gain, gure gorputzak momentu oro behar duena eskuragarri izatea ziurtatuko dugu.


Halere, elikatzea ez da "egin beharreko gauza bat" bakarrik. ONGI egin beharrekoa da. Beraz, edukiari garrantzia emateaz gain, beharrezko denbora ere eskeini behar diogu elikatzeari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina