2016/10/21
Gaurko klasean lehenengoz, IKTen inguruko ideien powert pointa azaltzen amaitu dugu eta aurreko egunean egindako galdetegia egelara igo dugu.
Ondoren, gmaila nola antolatzen den ikasi dugu, klasekide batek bere gmail arbelean ipini du eta hortik irakasleak azaldu digu.
Gero, blogen buruzko informazioa jaso dugu, guk bloga sortzeko kontuan izan behar ditugun arauak.
Eta azkenik, gure blogeko ideia pentsatu dugu eta sortu dugu.
2016/10/27
Gaurko klasean blogearekin lan egin dugu. Hasieran, bideo bat sartu dugu eta bideaoaren beheko partean link bat ipini dugu. Gero, orrialde berri bat sortu dugu, materialak izenekoa. Eskuinako aldean erlojua eta egutegia ipini dugu eta azkenik, etiketak antolatuta egoteko gadget berri bat egin dugu.
2016/10/28
Gaurko klasean crative commons-en inguruko informazioa jaso dugu eta blogean lizientzia hori ipini dugu. Hori eta gero, Hezkuntza sailako berriak ikusteko leku bat sortu dugu gure blogean.
Ondoren, liburuak edo aurkezpenak blogetan nola txertatzen diren ikasi dugu eta hainbat orrialdetan bilatu ditugu liburuak (scribd, issuu, calameo) gure blogean ipintzeko.
Amaitzeko gure bloga nola personalizatzen den ikasi dugu.
2016/11/03
Gaurko klasean Glogak hezkuntzan erabiltzeari buruzko galderak erantzun ditugu hirunaka edo binaka. Popplet baliabidea erabiliz ikasitakoari buruzko eskema bat egin dugu.
2016/11/04
Gaur gure Blogean Gadget bat sortu dugu gurekin kontaktuan ipintzeko. Gero, jetak eta pasaotei buruzko artikulu bat irakurri dugu, gure proiektuaren lan taldeari buruz hausnartzeko.
2016/11/17
Gaur IKT ikasgaian proiektuarekin hasi gara. Bost kideko taldeak sortu ditugu eta taldean lan egiteko rolak banandu ditugu. Ondoren, taldeko fitxa bete dugu eta gure proiektuaren sites-a ireki dugu.
2016/11/18
Gaur proiektuaren lehenengo lana egin dugu. Hau da, egoeraren inguruko mapa kontzeptuala sortu dugu, hipotesiak idatzi ditugu eta egoera zehatzago idatzi dugu eta kronograma antolatu dugu.
2016/11/25
Gaurko klasean konpetentzia digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu, gero, bideoan aipatutakoa eta curriculumean aurkitu duguna mapa kontzeptual batean jaso dugu.
2016/12/01
Gaurko IKT klasean proiektuaren 5.5 ataza egin dugu. Diigo erabiltzailean kontu bat sortu dugu eta interneten dokumentuak bilatu ditugu gure kontuan gordetzeko.
2016/12/02
Gaur proiektuarekin jarraitu dugu. 5.6 ataza bete dugu, horretarako bakoitzak web orrialde bat aukeratu du ariketaren taula bete ahal izateko. Gero, taldekide guztiok bukatu dugunean, sitesean txertatu ditugu taula guztiak.
2016/12/15
Gaurko klasean 5.9 ataza egin dugu. Proiektuaren ideia aukeratu dugu eta lana banandu dugu. Sarrera, justifikazioa eta kronograma bat egin dugu.
2016/12/16
Gaurko klasean proiektuarekin jarraitu dugu, hurrengo asterako lanaren aurkezpena prestatu eta sitesean txertatu dugu.
2016/12/22
Gaur talde-ebaluazioa bete dugu eta aurkezpenak ikusi ditugu.
2016/12/23
Gaurko klasean gure proiektuaren aurkezpena egin dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina